XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Datu hauek adierazten digute 100en bat emankizun izan zirela eta antzezkizun hauetan 163en bat antzerki lan diferente taularatuak izan zirela, hemen ikusten da lehen aipatutakoa, ikuskizunetan bi eta hiru antzerki labur eskeintzen zirela.
Urte honetan Gipuzkoan euskaraz idatzitako 62 antzerki lan desberdin antzestu ziren, honela banatuak: Bakarrizketak... 19; Atal bateko antzerkiak.... 40; Bi ataleko antzerkiak.... 3.
Aipatu ditugun datu hauek oso datu interesgarriak dira alde batetik, ikusteko aurrez aipatutako ikuskizun kontzeptua gaurkotik desberdina zelaren adierazpena eta bestetik antzerkia euskal herri osora zabaltzen dela eta honela han-hemenka txoko guzietan antzeskizunak ematen zirela.
Berriro Donostiara itzuliaz esan behar dut niretzako ez dela Donostian antzerki krisirik. Lehen bera bakarra zen antzezleku eta
Aurreko aroko idazleak bi ditugu: Alzaga eta Artola. Azken hau antzerki produkzioetatik at dago eta antzezkizunen eta kontakizunen bitartez zituen harremanak taularekin. Beste bi idazle Donostiarren lanak plazaratzen hasten dira; bata, Avelino Barriola (1878-1929) da, antzerki idazle honetaz ez da behar dan guzia esan, axaletik ikuitutako gizona da.
Euskal antzerkiari astinaldiak emandako egile onak hamaboskada honetan, 1912. urtean ezagutzen dugun lehen hiru ekitaldiko drama idazten du